2011/11/14

2 2DEO IGO BERRI

Bazen garaia zuzen pare bat YouTubera igotzeko:



Nahiz eta soinua batez ere lehenengoan nahiko kaskarra izan, espero dugu gustoko izatea. Ia gutxi barru beste zenbait igotzen ditugun!
0
2011/10/26

KAMISETA PROIEKTUA

Kaixo, Rotabator RBT zaleak!

Blogeko armiarma sareak kentzearren, hemen duzue gure kamiseta proiektua, zuloko labetik atera berria.


Komentatu zer iruditzen zaizue. Eramangarria ote?
0
2011/09/17

KONTZERTUA URDULIZKO JAIETAN

Gaur, irailak 17 larunbata, Urdulizko txosna gunean (Cuatrocaminosen) itxarongo zaituztegu bertako jaietako mozorro gauan, kontzertu berria eskeintzeko prest. Gure aurretik The Midnight Riders taldeak joko du, eta gure ostean Trikizioren esku erromeria egongo da. Kontzertuak 23:00ak bueltan hasiko dira.

Ziur asko udako gure azken kontzertua izango denez (nahiz eta eguraldia negukoa dirudien), pare bat gauza sartu ditugu, euren artean gure esperimentu berria. Espero dugu zeuek gustoko izatea, gu jada erotu gaituelako!

Nola heldu:
Gehiago irakurri 0
2011/09/08

VALLADOLID BEHIND THE SCENES

Bazen garaia Valladolideko bidaiaren ondoren zin egin genizuen bideoa egiteko eta igotzeko. Zorrak zor, hemen daukazue!



Bidaiko argazkien sarrera ere bideo honekin eguneratu dugu. Espero dugu ikusterakoan geuk editatzerakoan bezain beste disfrutatzea!
0
^

ARKOTE JAIA

Horrelakoa izan zen Arkoten, Plentziako hondartzan, abuztuaren 13an emandako kontzertua. Hemen dituzue argazki batzuk. Eskerrik asko Arkote arraun taldeari eta etorri zineten guztioi! Mila esker bereziki Oihan gure ordezko gitarrari. Aupa Dementzia!

0
^

ANDRA MARIKO KONTZERTUA

Hemen dituzue Gorlizko Andra Mariko jaietan (abuztuak 5) eman genuen kontzertuko argazkiak.



Pila bat jende egon zen bertan, oso ondo pasa genuen. Eskerrik asko kontzertuaz gozatzera hurbildu zineten guztioi!!!
0
^

KONTZERTUA SEKEKO GAZTETXEAN

Aspaldiko! Hemen dauzkazue Sekeko Gaztetxean (Sopela), ekainaren 10ean, eman genuen kontzertuko argazkiak.  Espero dugu gustoko izatea!



Eskerrik asko Sopelako Gazte Asanbladari eta Sekeko Gaztetxeari.
0
2011/08/09

ARKOTE JAIA

Rotabator RBT ez dabil ezta aste bat geldi! Gure hurrengo kontzertua Arkotek eskainiko duen jaian izango da, abuztuak 13 zapatuan, 20:00etan Plentziako hondartzan. La Lonja Metal Band taldearekin batera joko dugu, eta gure ostean DJ Kul eta Yerai DJ-k sesioa antolatu dute.
Gehiago irakurri 0
2011/08/05

BI KONTZERTU JARRAIAN

Eta zelako kontzertuak!

Lehena, duela nahikotxo esan genuen bezala, gaur izango da, abuztuak 5, Gorlizko Andra Mariko jaietan, 22:00etatik aurrera, Luppulo eta Alanbrada talde lagunekin. Hurbildu zaitezte, mereziko du eta!

Hurrengoa bihar, abuztuak 6 daukagu, Berangoko Santo Domingo auzoko jaietan. Hesian talde ezagunaren aurretik joko dugu, oso pozik gaude horrelako aukera iritsi izanaz. Badakigu ondorengoak gustoko dituzuela, beraz guztioi bertan 22:00ak inguru egotera animatzen zaituztegu, bi kontzertu itzelez disfrutatzeko.

Beti bezala inoiz baino hobeto jotzen ahaleginduko gara, zuek inoiz baino hobeto pasa dezazuen. Itxaroten zaituztegu!!!
0
2011/06/03

KONTZERTUA SEKEKO GAZTETXEAN

Uribe Kostan emango dugun lehen kontzertua iristear dago!

Azkenean hurrengo ostiralean izango da, ekainak 10 Sekeko gaztetxean, Sopelan (Olabide kalea, 5). 20:30ak inguru hasiko gara gutxienez ordu bete musika on eskeintzeko prest. Bertan itxarongo zaituztegu Rotabator RBTko kide guztiok.

Nola heldu:
Gehiago irakurri 0
2011/05/19

DEMO

Beno, hemen daukazue gure grabaketen fruitua, Demo diska. Apiriletik daramagu kopiak udaletxe eta jai batzordeetatik banatzen, eta orain bloga guztiz prest dagoela, azkenean zuekin konpartitu dezakegu, bai hemen bai Multimedia atalean. Bakarrik hiru abesti dauzka; bi bertsio eta gure lehen kanta, derrigorrez “Lurra Lantzen” deitu behar zena.

Goza ezazue!

©2011 Tajamatas Records
Grab.: Kinpulene Estudioak

Gehiago irakurri 0
2011/05/18

KONTZERTUA KARMENGO JAIETAN

Bazen etxean jokatzeko garaia!

Oso pozik gaude Karmengo jaietan Alanbradarekin batera egingo dugun sekulako kontzertuaren berri eman ahal izateaz. Uztailaren 16an (larunbata), 22:30etan Plentziako portuan izango da, eta orain ez duzue aitzakirik ez joateko.

Anima zaitezte, elkarrekin egongo gara bertan!!!
0
2011/05/09

KONTZERTUA VALLADOLIDEN

Hemen dituzue Valladolideko bidaiko bideoa eta argazki batzuk. Otrora taldea izan zen lehena, euren estreinako kontzertuan ere (zorionak eta eutsi gogor!), eta gero guk jo genuen. Nahiz eta hasieran nahiko urduri egon, kontzertua ondo joan zen. Jendea oso jatorra izan zen gurekin, etxean bezala sentitu ginen hainbat txaloren artean.





Bakarrik geratzen zaigu Gure Txoko Euskal Etxeko kide eta lagun guztiei eskerrak eta besarkada handia ematea, bereziki Iñigo eta Josebari, eurek merezi baitute. ESKERRIK ASKO!
1
2011/04/20

ZORTZI GARA

Azkenengo asteetan zehar jende berria ikusi dugu gure “zulotik”, hain zuzen ere bigarren kitarra bat eta saxu tenore bat. Hemendik aurrera Unai Álvarez (kitarra) eta Paúl Pérez (saxu tenorea) Rotabator RBTren taldekide berriak izango dira, taldea 8 pertsona izatera igoz. Gogoz beterik datozte eta gure hurrengo kontzertuetan ikusiko dituzue “lurra lantzen”.

Zortzi gara!
1
2011/04/08

KONTZERTUA ZULOAN

Aupa guztioi. Apirilaren 3an egindako kontzertu-entseguko argazkiak dituzue post honetan. Igorren urtebetetzea ospatzeko, lagunentzako kontzertu bat antolatu genuen gure lokalean (Zuloan). Garagardo batzuekin eta giro ezin hobean pasa genuen arratsaldea eta Valladolideko kontzerturako urduritasuna kendu genuen entsegu honetan.

Besterik gabe. ZORIONAK IGOR!

1
2011/03/18

ANDRA MARI KONTZERTUA

Kaixo RBT zaleak, gure debutaren ostean bada ordua herrian jotzeko, horregatik Abuztuaren 5ean Gorlizko Andra Mariko jaietan zuekin egongo gara. Udaletxeak antolatutako herriko taldeetako kontzertu gaua da eta Gorlizko beste bi talderekin joko dugu gau horretan: Alanbrada eta Lupulo. Dena emateko gogoekin, Rotabator RBT.

Kontzertuko argazkiak igoko ditugu hurrengo post batean.
0
^

KONTZERTUA VALLADOLIDEN

Aupa peña, Rotabator RBTren debuta eskenatoki batean hurbiltzen doa. Apirilaren 9an 'Gure Txoko-Euskal Etxea' lokalean egongo gara, C/ Estrella, 21 helbidean, Valladolid.
Txokoko jendez osatutako talde batekin joko dugu, gure aurretik agertuko direnak. Eta gero, SKAren ordua helduko da!

Kontzertuko eta bidaia inguruko argazkiak igoko ditugu hurrengo post batean.

0
2011/01/13

GRABAKETAK

Hemen dituzue gure grabaketa saio baten argazki batzuk. Momentuz frogak egiten ari gara, baina denbora gutxi barru gure etxeko grabaketak izango dituzue blogean eskegita.

Aupa Kinpulene Estudioak eta Tajamatas Records!

Gehiago irakurri 0