Rotabator RBT ez dabil ezta aste bat geldi! Gure hurrengo kontzertua Arkotek eskainiko duen jaian izango da, abuztuak 13 zapatuan, 20:00etan Plentziako hondartzan. La Lonja Metal Band taldearekin batera joko dugu, eta gure ostean DJ Kul eta Yerai DJ-k sesioa antolatu dute.


Beti bezala guztioi animatzen zaituztegu, bertan egongo gara betiko zazpi eta Dementzia taldeko gure lagun Oihan, gitarra jotzen. Gogora ezazue Arkoteko taberna ondo-ondoan izango duzuela edozer hartzeko!

Nola heldu:


Mapa handiago ikusi

Itxaroten zaituztegu!!!