Aupa Rotabator RBT zale guztioi. Martxoak 27 berriz ere kantxan egongo gara Plentziako Danontzat Gaztetxean. Kontzertuak gaueko 21:00 inguruan hasiko dira eta Santurtziko Radio K Oso taldearekin arituko gara erritmo banaketan. Gaztetxea 20:00tatik zabalik izango duzue edozertarako.

Sorpresa ugari prestatu ditugu kontzertu honetarako, ez zaitezte falta eta hurbildu Plentziako Gaztetxe berria ezagutzera.