2013/09/07

KONTZERTUA IGORREN

Ohitura berreskuratuz, oraingoan berandu abisatzen dugu. Gaur, Igorreko Donibane Taberna aldetik, 20:30ak inguru hasita, kontzertua emango dugu Varapalo eta Eskean Kristö taldeekin batera.

Beraz, ingurutik bizi bazara edo denbora libre pilo bat badaukazu, ez zaitez falta, zerrenda pasako dugu eta. Itzela izango da, anima zaitez!!!

Nola heldu:
Gehiago irakurri 0
2013/08/27

KONTZERTUA PLENTZIAKO GAZTE EGUNEAN

Azken orduko ekitaldia sortu zaigu ostegun honetan, abuztuak 29, Plentziako Danontzat Gaztetxean 24:00etan. Gure ostean, disko-gauak goian mantenduko du giroa.

Plentziako Gazte Eguna dela eta, Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanbladak ekintza ugari antolatu ditu egun horretan zehar, beraz anima zaitezte!

Nola heldu:
Gehiago irakurri 0
^

KONTZERTUA ANTOLIN DEUNETAN

Hemen gaituzue berriro lurra lantzen.

Irailak 1, domeka, Plentziako Astillero plazan izango gara emanaldi berri batean, Doctor Flashback eta Zimmerband taldeen ostean, kontzertuak 21:00ak bueltan hasita.



Anima zaitezte, itzelezko gaua izango da eta!

Nola heldu:

Gehiago irakurri 0
^

SANTIAGOKO JAIETAKO KONTZERTUA

Aspaldiko, Rotazale!

Gorlizen emandako kontzertua oso berezia izan zen guztiontzat; Unai Alvarez (gitarra) eta Jonetoren (bateria) azken emanaldia izan zen RBTrekin, Rakel pianojoleak estreinaldia izan zuen eskenatokian gure artean eta Paul (saxo tenorea) denboraldi batez atzerrian ikasten izango dugulako.

Beraz, hurrengo kontzertuetan aldaketa nahikotxo izango ditugu, gauza eta jende guztiengandik taldea aberastuz, baina beti ere gure farre eta farra gogoak galdu barik.

Zeuek eskeini zeniguten harrera ona eta gau osoko martxa gogoan, hona hemen zenbait argazki.


Mila esker bertan gurekin gozatzen egon zineten guztiei, Gorlizko Udal eta jai batzordeari, eta Santiagoko Jaietako abestia sortzen lagundu gintuzten txalapartariei, Kristian eta Iñaki.

Laster berriz ikusiko dugu elkar.
0
2013/04/11

DANONTZAT GAZTETXEKO KONTZERTUA

Hemen dituzue Plentziako kontzertuko argazki batzuk, espero dugu zeuen gustokoak izatea. Kontzertu ikaragarria izan zen Radio K Oso talde santurtzitarrarekin batera. Mila esker Aritz gure lagunari argazkilari moduan ibili zelako kontzertuan zehar.
Eskerrak bereziki Plentziako Danontzat Gaztetxeari kontzertuak antolatzeagatik eta zuekin zuzenean egoteko aukera emateagatik.
Hurrengorarte Rotabator RBT zaleak.



0
2013/03/19

KONTZERTUA DANONTZAT GAZTETXEAN

Aupa Rotabator RBT zale guztioi. Martxoak 27 berriz ere kantxan egongo gara Plentziako Danontzat Gaztetxean. Kontzertuak gaueko 21:00 inguruan hasiko dira eta Santurtziko Radio K Oso taldearekin arituko gara erritmo banaketan. Gaztetxea 20:00tatik zabalik izango duzue edozertarako.

Sorpresa ugari prestatu ditugu kontzertu honetarako, ez zaitezte falta eta hurbildu Plentziako Gaztetxe berria ezagutzera.


Gehiago irakurri 0