Hemen dituzue Valladolideko bidaiko bideoa eta argazki batzuk. Otrora taldea izan zen lehena, euren estreinako kontzertuan ere (zorionak eta eutsi gogor!), eta gero guk jo genuen. Nahiz eta hasieran nahiko urduri egon, kontzertua ondo joan zen. Jendea oso jatorra izan zen gurekin, etxean bezala sentitu ginen hainbat txaloren artean.





Bakarrik geratzen zaigu Gure Txoko Euskal Etxeko kide eta lagun guztiei eskerrak eta besarkada handia ematea, bereziki Iñigo eta Josebari, eurek merezi baitute. ESKERRIK ASKO!