2011/09/17

KONTZERTUA URDULIZKO JAIETAN

Gaur, irailak 17 larunbata, Urdulizko txosna gunean (Cuatrocaminosen) itxarongo zaituztegu bertako jaietako mozorro gauan, kontzertu berria eskeintzeko prest. Gure aurretik The Midnight Riders taldeak joko du, eta gure ostean Trikizioren esku erromeria egongo da. Kontzertuak 23:00ak bueltan hasiko dira.

Ziur asko udako gure azken kontzertua izango denez (nahiz eta eguraldia negukoa dirudien), pare bat gauza sartu ditugu, euren artean gure esperimentu berria. Espero dugu zeuek gustoko izatea, gu jada erotu gaituelako!

Nola heldu:
Gehiago irakurri 0
2011/09/08

VALLADOLID BEHIND THE SCENES

Bazen garaia Valladolideko bidaiaren ondoren zin egin genizuen bideoa egiteko eta igotzeko. Zorrak zor, hemen daukazue!



Bidaiko argazkien sarrera ere bideo honekin eguneratu dugu. Espero dugu ikusterakoan geuk editatzerakoan bezain beste disfrutatzea!
0
^

ARKOTE JAIA

Horrelakoa izan zen Arkoten, Plentziako hondartzan, abuztuaren 13an emandako kontzertua. Hemen dituzue argazki batzuk. Eskerrik asko Arkote arraun taldeari eta etorri zineten guztioi! Mila esker bereziki Oihan gure ordezko gitarrari. Aupa Dementzia!

0
^

ANDRA MARIKO KONTZERTUA

Hemen dituzue Gorlizko Andra Mariko jaietan (abuztuak 5) eman genuen kontzertuko argazkiak.



Pila bat jende egon zen bertan, oso ondo pasa genuen. Eskerrik asko kontzertuaz gozatzera hurbildu zineten guztioi!!!
0
^

KONTZERTUA SEKEKO GAZTETXEAN

Aspaldiko! Hemen dauzkazue Sekeko Gaztetxean (Sopela), ekainaren 10ean, eman genuen kontzertuko argazkiak.  Espero dugu gustoko izatea!



Eskerrik asko Sopelako Gazte Asanbladari eta Sekeko Gaztetxeari.
0