2011/08/09

ARKOTE JAIA

Rotabator RBT ez dabil ezta aste bat geldi! Gure hurrengo kontzertua Arkotek eskainiko duen jaian izango da, abuztuak 13 zapatuan, 20:00etan Plentziako hondartzan. La Lonja Metal Band taldearekin batera joko dugu, eta gure ostean DJ Kul eta Yerai DJ-k sesioa antolatu dute.
Gehiago irakurri 0
2011/08/05

BI KONTZERTU JARRAIAN

Eta zelako kontzertuak!

Lehena, duela nahikotxo esan genuen bezala, gaur izango da, abuztuak 5, Gorlizko Andra Mariko jaietan, 22:00etatik aurrera, Luppulo eta Alanbrada talde lagunekin. Hurbildu zaitezte, mereziko du eta!

Hurrengoa bihar, abuztuak 6 daukagu, Berangoko Santo Domingo auzoko jaietan. Hesian talde ezagunaren aurretik joko dugu, oso pozik gaude horrelako aukera iritsi izanaz. Badakigu ondorengoak gustoko dituzuela, beraz guztioi bertan 22:00ak inguru egotera animatzen zaituztegu, bi kontzertu itzelez disfrutatzeko.

Beti bezala inoiz baino hobeto jotzen ahaleginduko gara, zuek inoiz baino hobeto pasa dezazuen. Itxaroten zaituztegu!!!
0