2010/11/29

HONDALANAK

Orain jotzeko erabiltzen dugun kobatzarra nolakoa den ikusi duzuela (kobatzarra bai, baina honi esker gure lekua badaukagu), hurrengoa hobeto ulertuko duzue. Ez dugu soilik entsaiatzen; Ibon, Iñaki eta euren pazientziadun gurasoei ere, etxea egin zuten eraikitzaileek sartutako hondar guztia sototik ateratzen laguntzen diegu.

Argazki hauek duela hilabete bat ingurukoak dira. Lurra lantzen, inoiz baino gehiago!

Gehiago irakurri 0
^

“ON-SET” SAIOA

Gure aurpegiak ezagutzera emateko garaia da. Denbora nahikoa generaman argazki batzuk egiteko asmoarekin eta hemen esekitu nahian, eta pasadan asteartean lortu genuen: kamera eraman genuen eta ez genituen gauzak batu argazkiak atera arte.

Hona hemen argazkirik itxuratsuenak eta Unaiek egindako muntaia pare bat. Ez zaitezte gehiegi izutu!

Gehiago irakurri 1
2010/10/08

LURRA LANTZEN

Hasi gara. Ongi etorri Rotabator RBT ska taldearen blog berrira. Momentuz nahiko hutsik dago, baina hemendik aurrera gauza berriak aurkituko dituzue.
0