2013/08/27

KONTZERTUA PLENTZIAKO GAZTE EGUNEAN

Azken orduko ekitaldia sortu zaigu ostegun honetan, abuztuak 29, Plentziako Danontzat Gaztetxean 24:00etan. Gure ostean, disko-gauak goian mantenduko du giroa.

Plentziako Gazte Eguna dela eta, Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanbladak ekintza ugari antolatu ditu egun horretan zehar, beraz anima zaitezte!

Nola heldu:
Gehiago irakurri 0
^

KONTZERTUA ANTOLIN DEUNETAN

Hemen gaituzue berriro lurra lantzen.

Irailak 1, domeka, Plentziako Astillero plazan izango gara emanaldi berri batean, Doctor Flashback eta Zimmerband taldeen ostean, kontzertuak 21:00ak bueltan hasita.



Anima zaitezte, itzelezko gaua izango da eta!

Nola heldu:

Gehiago irakurri 0
^

SANTIAGOKO JAIETAKO KONTZERTUA

Aspaldiko, Rotazale!

Gorlizen emandako kontzertua oso berezia izan zen guztiontzat; Unai Alvarez (gitarra) eta Jonetoren (bateria) azken emanaldia izan zen RBTrekin, Rakel pianojoleak estreinaldia izan zuen eskenatokian gure artean eta Paul (saxo tenorea) denboraldi batez atzerrian ikasten izango dugulako.

Beraz, hurrengo kontzertuetan aldaketa nahikotxo izango ditugu, gauza eta jende guztiengandik taldea aberastuz, baina beti ere gure farre eta farra gogoak galdu barik.

Zeuek eskeini zeniguten harrera ona eta gau osoko martxa gogoan, hona hemen zenbait argazki.


Mila esker bertan gurekin gozatzen egon zineten guztiei, Gorlizko Udal eta jai batzordeari, eta Santiagoko Jaietako abestia sortzen lagundu gintuzten txalapartariei, Kristian eta Iñaki.

Laster berriz ikusiko dugu elkar.
0