2011/05/19

DEMO

Beno, hemen daukazue gure grabaketen fruitua, Demo diska. Apiriletik daramagu kopiak udaletxe eta jai batzordeetatik banatzen, eta orain bloga guztiz prest dagoela, azkenean zuekin konpartitu dezakegu, bai hemen bai Multimedia atalean. Bakarrik hiru abesti dauzka; bi bertsio eta gure lehen kanta, derrigorrez “Lurra Lantzen” deitu behar zena.

Goza ezazue!

©2011 Tajamatas Records
Grab.: Kinpulene Estudioak

Gehiago irakurri 0
2011/05/18

KONTZERTUA KARMENGO JAIETAN

Bazen etxean jokatzeko garaia!

Oso pozik gaude Karmengo jaietan Alanbradarekin batera egingo dugun sekulako kontzertuaren berri eman ahal izateaz. Uztailaren 16an (larunbata), 22:30etan Plentziako portuan izango da, eta orain ez duzue aitzakirik ez joateko.

Anima zaitezte, elkarrekin egongo gara bertan!!!
0
2011/05/09

KONTZERTUA VALLADOLIDEN

Hemen dituzue Valladolideko bidaiko bideoa eta argazki batzuk. Otrora taldea izan zen lehena, euren estreinako kontzertuan ere (zorionak eta eutsi gogor!), eta gero guk jo genuen. Nahiz eta hasieran nahiko urduri egon, kontzertua ondo joan zen. Jendea oso jatorra izan zen gurekin, etxean bezala sentitu ginen hainbat txaloren artean.





Bakarrik geratzen zaigu Gure Txoko Euskal Etxeko kide eta lagun guztiei eskerrak eta besarkada handia ematea, bereziki Iñigo eta Josebari, eurek merezi baitute. ESKERRIK ASKO!
1