2011/04/20

ZORTZI GARA

Azkenengo asteetan zehar jende berria ikusi dugu gure “zulotik”, hain zuzen ere bigarren kitarra bat eta saxu tenore bat. Hemendik aurrera Unai Álvarez (kitarra) eta Paúl Pérez (saxu tenorea) Rotabator RBTren taldekide berriak izango dira, taldea 8 pertsona izatera igoz. Gogoz beterik datozte eta gure hurrengo kontzertuetan ikusiko dituzue “lurra lantzen”.

Zortzi gara!
1
2011/04/08

KONTZERTUA ZULOAN

Aupa guztioi. Apirilaren 3an egindako kontzertu-entseguko argazkiak dituzue post honetan. Igorren urtebetetzea ospatzeko, lagunentzako kontzertu bat antolatu genuen gure lokalean (Zuloan). Garagardo batzuekin eta giro ezin hobean pasa genuen arratsaldea eta Valladolideko kontzerturako urduritasuna kendu genuen entsegu honetan.

Besterik gabe. ZORIONAK IGOR!

1