Aspaldiko, Rotazale!

Gorlizen emandako kontzertua oso berezia izan zen guztiontzat; Unai Alvarez (gitarra) eta Jonetoren (bateria) azken emanaldia izan zen RBTrekin, Rakel pianojoleak estreinaldia izan zuen eskenatokian gure artean eta Paul (saxo tenorea) denboraldi batez atzerrian ikasten izango dugulako.

Beraz, hurrengo kontzertuetan aldaketa nahikotxo izango ditugu, gauza eta jende guztiengandik taldea aberastuz, baina beti ere gure farre eta farra gogoak galdu barik.

Zeuek eskeini zeniguten harrera ona eta gau osoko martxa gogoan, hona hemen zenbait argazki.


Mila esker bertan gurekin gozatzen egon zineten guztiei, Gorlizko Udal eta jai batzordeari, eta Santiagoko Jaietako abestia sortzen lagundu gintuzten txalapartariei, Kristian eta Iñaki.

Laster berriz ikusiko dugu elkar.