2012/10/16

TRONPETA BILA

Taldean bi urte eginda, Unaiek tronpeta jotzeari utzi dio eta bere zeregina Rotabator RBT-n desberdina izango da hemendik aurrera. Horrexegatik laguntza eskatzen dizugu tronpeta-jole berria aurkitzeko.

Tronpeta jotzen badakizu edo jotzen duen lagunik ezagutzen baduzu, Uribe Kostatik hurbil egonda, entsaiatzeko denbora eukita eta taldeko parte nahi izanda, aski duzu geurekin harremanetan lehenbailehen jartzeko. Abendura arte egongo gara bila. Etzazu birritan pentsa, ziur asko ongi etorria izango zara taldean!

Anima zaitez, eta mesedez berria ahalik eta gehien zabaldu!!! Mila esker.
0
2012/09/24

KONTZERTUA LAUKIZEKO JAIETAN

Aupa RBT zaleok, berriro ere zuekin egongo gara zuzenean. Kasu honetan Laukizeko jaietan izango da, bertako jai batzordearen eskutik, Irailaren 29an 23:00 orduak inguru.

Oraingoan Obrint Pas talde ezagunarekin jotzea tokatu zaigu eta inoiz baino gogo gehiagorekin egongo gara eskenatokian beraien aurretik, hau ez bait da egunero tokatzen. Azkenik Unsain Anaiak taldea itxiko du gaua.

Ez  zaitezte inolaz ere falta!!!


Nola heldu:
Gehiago irakurri 0
2012/09/06

KONTZERTUA UGAOKO GAZTE EGUNEAN

Beste behin ere Rotabator RBT zuzenean izango duzue, kasu honetan, Irailak 8 arratsaldeko 20:00tan  Ugaoko Herriko Tabernan. Gazte eguna dela eta, antolatutako kontzertuetan egongo gara Ugaoko Gazte Asanbladari esker, eta gurekin 'La Txirla Records' (tribute LPR) Ugaoko taldea joko du.
Ezin zarete inolaz ere falta.


Nola heldu:
Gehiago irakurri 0
2012/07/24

KONTZERTUA GORLIZKO SANTIAGO JAIETAN

Bazen ordua Rotabator RBT etxean jotzeko. Datorren Ostiralean Uztailak 27, 22:30tik aurrera Gorlizko udaletxeko plazan dagoen eskenatokian izango gaituzue betiko SKA doinu dantzagarriekin eta baita abesti berri askorekin. Gure ostean Los chikos del Maíz RAP talde Valentziarra izango duzue eta gaua bukatzeko Yeray DJ. Ez zaitezte falta!

Nola heldu:
Gehiago irakurri 1
2012/03/30

KONTZERTUA SOPELAN

Sopelako Sekeko Gaztetxearen bigarren urteurrena dela eta, bihar, martxoak 31, Itziarren Semeak taldearekin batera udaletxeko plazan egongo gara. Egun osoko festa izango da, anima zaitezte eta bertatik pasa!


Nola heldu, atzerritarren batek jakin nahiko balu:
Gehiago irakurri 0
2012/03/20

KONTZERTUA UDONDO GAZTETXEAN

Plentzia ta Gorlizko inauterietatik pilak kargata, hurrengo kontzertua larunbat honetan, martxoak 24, Leioako Udondo gaztetxean daukagu. Kriston gogoekin itxaron ezin gabiltza, gurekin batera The Offenders talde ezagunak joko baitu; ska alemaniar-italiarrik onena zuzenean!


Bertan egongo gara… ZURE ZAI!!!

Nola heldu:
Gehiago irakurri 0
2012/02/28

KONTZERTUA PLENTZIAKO INAUTERIETAN

Bagatoz berriro 'Lurra Lantzen'. Martxoak 3, larunbata, Plentziako Jai-Alai frontoian izango gaituzue PGGAk antolatutako IV. inauteri tematikoen jaian. Kontzertuak gaueko 21:30 inguruan hasiko dira, 'Revolta Permanent' taldearekin, eta Rotabator RBT ostean 'Ingo Al Deu'rekin erromeria egongo da modu honenean bukatzeko.

Sorpresa ugari egongo dira kontzertuan zehar, abesti berriak eta elkarkidetza ugari. Ez zaitezte falta.


Nola heldu:
Gehiago irakurri 0
2012/01/10

LIMITED EDITION KAMISETA

Eta aurretik esan bezala, kamiseta berriak badaude salgai!


Prezioa: 12€. Neurriak: gizonentzako M/L/XL, emakumeentzako S/M/L/XL. Bakarrik 50 egin ditugu eta gutxi geratzen dira, beraz ahalik eta arinen jar zaitez gurekin kontaktuan!
0
^

MAKETARAKO ARGAZKI SAIOA

Kaixo, RBT zaleak!

Badakigu denbora handia izan dela gure azken sarrera jarri genuenetik, baina denbora hori ondo aprobetxatu dugu. Izan ere, maketa prestatzen ari gara, eta hemendik oso gutxira salgai eta entzungai izango duzue.

Duela egun batzuk maketarako argazki batzuk egin genituen hain zuzen, eta hemen duzue saio horretatik dastatzeko apur bat:


Eskerrak eman nahi dizkiogu Irisi, kameraren atzean gure txorradak ihes egin barik jasateagatik.

Laster izango duzue maketaren berri. Ordura arte, eutsi gogor lurra lantzen!
0