Kaixo, RBT zaleak!

Badakigu denbora handia izan dela gure azken sarrera jarri genuenetik, baina denbora hori ondo aprobetxatu dugu. Izan ere, maketa prestatzen ari gara, eta hemendik oso gutxira salgai eta entzungai izango duzue.

Duela egun batzuk maketarako argazki batzuk egin genituen hain zuzen, eta hemen duzue saio horretatik dastatzeko apur bat:


Eskerrak eman nahi dizkiogu Irisi, kameraren atzean gure txorradak ihes egin barik jasateagatik.

Laster izango duzue maketaren berri. Ordura arte, eutsi gogor lurra lantzen!