Taldean bi urte eginda, Unaiek tronpeta jotzeari utzi dio eta bere zeregina Rotabator RBT-n desberdina izango da hemendik aurrera. Horrexegatik laguntza eskatzen dizugu tronpeta-jole berria aurkitzeko.

Tronpeta jotzen badakizu edo jotzen duen lagunik ezagutzen baduzu, Uribe Kostatik hurbil egonda, entsaiatzeko denbora eukita eta taldeko parte nahi izanda, aski duzu geurekin harremanetan lehenbailehen jartzeko. Abendura arte egongo gara bila. Etzazu birritan pentsa, ziur asko ongi etorria izango zara taldean!

Anima zaitez, eta mesedez berria ahalik eta gehien zabaldu!!! Mila esker.