Beno, hemen daukazue gure grabaketen fruitua, Demo diska. Apiriletik daramagu kopiak udaletxe eta jai batzordeetatik banatzen, eta orain bloga guztiz prest dagoela, azkenean zuekin konpartitu dezakegu, bai hemen bai Multimedia atalean. Bakarrik hiru abesti dauzka; bi bertsio eta gure lehen kanta, derrigorrez “Lurra Lantzen” deitu behar zena.

Goza ezazue!

©2011 Tajamatas Records
Grab.: Kinpulene Estudioak

01Discípulos de OtiliaGorky Ska!!02Persiana JonesPuerto Hurraco03Rotabator RBTLurra Lantzen

Deskargatu


Grabatzea ez da gauza erraza, eta azken bi hilabeteotan izan ditugun oztopo teknikoen erruz denborak estututa egin behar izan ditugu muntaia eta edizioa. Beraz, eta Paúlen (saxu tenorearen) fitxajea kontutan hartuta, “Lurra Lantzen” oraindik bukatu gabe dagoela uste dugu.

Hala ere emaitzak atsegindu gaitu, etxetik eta oso-osorik guk geuk egin dugun lana izanda. Asko ikasi eta oso ondo pasatu dugu abentura honetan.





Espero dugu gustoko izatea. Inoiz baino gogo handiagoekin, Rotabator RBT.

Badoa aurrera!!!