Orain jotzeko erabiltzen dugun kobatzarra nolakoa den ikusi duzuela (kobatzarra bai, baina honi esker gure lekua badaukagu), hurrengoa hobeto ulertuko duzue. Ez dugu soilik entsaiatzen; Ibon, Iñaki eta euren pazientziadun gurasoei ere, etxea egin zuten eraikitzaileek sartutako hondar guztia sototik ateratzen laguntzen diegu.

Argazki hauek duela hilabete bat ingurukoak dira. Lurra lantzen, inoiz baino gehiago!


Lan ona egin genuen egun hartan. Sarrera bakarra lanetako sabaizuloa denez, polea bat dago ontziak igotzeko, eta kanpoan tona banako zaku industrialetan husten dira. Hiru zaku bete genituen, hori da marka!

«¡Hombre ya que estás, aprovecha pa cavar